XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mimi sendagilearekin sartu zen.

- Zer moduz - esan zion Macaulayri zeremoniatsu samar, eta eskua luzatu zion.

Grant sendagilea, Macaulay jauna, Charles jauna.

- Zer moduz dago gaisoa?- galdetu nion.

Grant sendagileak eztarria garbitu eta ez zuela uste gauza larririk zuenik esan zuen, astindu baten ondorioak, hemorragia arin bat, jakina, deskantsatu beharra zuen noski.

Eztarria berriro garbitu, gu ezagutzeaz pozten zela esan eta Mimik kanpo aldera eraman zuen.

- Zer gertatu zaio ba mutilari?- galdetu zidan Macaulayk.

- Wynantek aitzaki batekin Juliaren apartamentura bidali du, eta txakur asto samar bat aurkitu du han.

- Esan al dizu Charles jaunak akzio eta txekearena?-galdetu zuen Mimik atetik itzulita.

- Wynant jaunaren ohar bat jaso dut, zuri eman behar zizkizula esanez - esan zuen Macaulayk.

- Ez da beraz arazorik....

- Arazoak? Nik dakidanez behintzat ez.

Piska bat lasaitu zen, eta begiek hoztasuna galdu zuten.

- Ez nuen uste arazorik batere izango zenik, baina honi ni seinalatu ninduen ni ikaratzea gustatzen zaio.

Macaulayk kunplituki egin zuen irribarre.

- Galdetu al dezaket Wynant jaunak ezer esan al duen dituen asmoez? - Kanpora doala edo horrelako zerbait esan du, baina ez diot jaramon handirik egin.

Noiz eta nora doan esan didanik ez dut gogoan.

Soinu bat egin nuen eztarriaz sinesgaiztasuna adierazteko.

Macaulayk sinesteko itxurak egin zituen.